Lehenengo zatian hainbat musika estilo abestuko dituzte. Euskal kantuak, gospela, popa... entzuteko aukera egongo da, besteak beste.
'The Armed man: a mass for peace'
Bigarren zatian The Armed man: a mass for peace lana eskainiko dute. Karl Jenkins ingelesak idatzitako meza da. Obra hori Royal Armouries Museoak eskatu zion Jenkinsi, eta Kosovoko gerran hil ziren biktima guztiei dago zuzendua. Gerren kontra idatzitako pieza bat da eta honela dago osatua: alde batetik, meza katolikoko zatiak (kyrie, sanctus…), eta bestetik, XV. mendeko folk abestiekin oinarritutako beste abesti batzuk. Folk abesti horietarako testuak zuzenean museoko zuzendariak aukeratu zituen (Rudyard Kipling, Alfred Lord, Tennyson…). Indar handiko pieza da, eta sentimenduz betea.
Hainbat musika estilo
1992an sortutako taldea da Gabero, eta orfeoiaren jarraipena bermatzea da asmoa. 2006a ezkero dabil zuzendari lanetan Aitor Biain.