Ikasleendako antzezlana ingelesez eguenean

Edu Mendibil 2011ko martxoaren 23a

Udaleko hezkuntza zerbitzuak antolatuta, bereziki ikasleei zuzendutako antzerki saioa izango da bihar, eguena, Zabalotegiko aretoan, 19:00etan. Forum Theathe & Education talde valentziarrak A fool in the house of Windsor izenburuko lana eskainiko du, ingelesez.

Berriki Oscarra irabazi duen El discurso del rey filmaren kasuan bezala, Ingalaterran, Jorge VI.aren koroatzearen atarian kokatutako istorioa da egueneko antzezlanekoa. Hitz-moteltasun arazoak ditu errege berriak eta hori dela eta errege-etxeak protokolo maisua kontratatuko du Jorge VI.a jendeak espero duen erregea izaten laguntzeko. Antzezlanaren kasuan, ustezko maisua erregearekin maitemindutako emakumea izango da.

Egueneko emanaldia 19:00etan izango da Zabalotegiko aretoan eta sarrera, doan. Bereziki batxilergoko ikasleei eta ingelesa ikasten ari direnei zuzendutako antzezlana da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak