KZgunea apirilaren 5ean itzuliko da Irizarrera

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 23a

Irizar jauregi berrituaren hirugarren solairuan egongo da KZgunea, azkeneko hilabeteotan Errotalde jauregian, Kultura etxeko erakusketa aretoan hain justu ere, egon ostean.

Apirilaren 5ean itzuliko da KZgunea Irizar jauregira Ane Untzurruntzaga bertako arduradunaren esanetan. Eraikina berritu aurretik jauregiaren bigarren solairuan zegoen, baina aurreantzean, hirugarren solairuko gela baten egongo da. Hain justu ere, eraikina berritu eta sare kontuak egokitu eta gero itzuliko da KZgunea jauregira, Helduen Heziketa Iraunkorrarekin eta Udal Euskaltegiarekin batera.

Iirzar zaharberritzeko lanek iraun duten denboran, kultura etxeko erakusketa aretoan egon da KZgunea. Bada, apirilaren 4an, itxita egingo dute leku-aldatzea egiteko eta hurrengo egunetik, apirialren 5etik aurrera, Irizarren emango du zerbitzua.

Umeen liburutegia

KZgunea Irizarrera joanda, libre geratuko da kultura etxeko erakusketa aretoa eta hari beste erabilera bat emango dio Udalak. Hain zuzen ere, umeen liburutegia han jarriko dute. Gaur egun kultura etxeko lehen solairuan dago eta handik kendu eta erakusketa aretoan egokituko dute eta zeregin horretan lehenbailehen hasiko dira.Bda, lehen solairuan libre lagako duen areota Liburutegi Nagusiak hartuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak