'Urtaroak' da Udalak 2012an kaleratuko duen egutegiaren gaia

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 22a

Egutegi horretan argazkiak erakusteko interesa dutenek irailaren 30ra arteko epea dute Euskara Zerbitzura eramateko.

Udalak, 2012an ere egutegia ateratzeko asmoa du eta aukeratu duen gaia Urtaroak da. Hala, han argazkiak jarri
nahi dituztenendako deia zabaldu du.

Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta aurkezten diren argazkiek honako ezaugarriak izan beharko dituzte, beti ere, gaia Urtaroak dela kontuan hartuta:

- Bergarako tokien argazkiak izan behar dute.
- Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatoko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
- Aurkezteko epea: 2011ko irailaren 30a baino lehen.
- Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
- Argibideetarako telefonoa: 943779129.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak