Rafting irteerarako izenematea zabaltzear

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 22a

Udalak antolatu du, 14 urtetik 18ra arteko gazteendako. Apirilaren 9an izango da eta Bidarraiko Errobi ibaira joango dira.

Rafting egiteko irteera antolatu du Udalak apirilaren 9rako, Errobi ibaira. 14 urtetik hasi ea 18ra arteko gazteendako da. 09:00etan abiatuko dira Bergaratik eta 20:30ean itzuliko dira. Irteeraren prezioa 24 euro dira.

Izenematea astelehenean, martxoaren 28an, zabalduko dute eta azkeneko eguna apirilaren 1ean izango da, kultura etxean eta 943 77 91 60 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak