Gazte Eguna deitu dute zapaturako

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 22a

Bergarako gazte independentistek antolatu dute, marasma saretzen prozesuaren baitan eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Gazte Eguna deitu dute herriko gazte independentistek zapaturako, hilaren 26rako. Marasma saretzen prozesuaren baitan detu dute eta egun osoko egitarua antolatu dute. 12:00etan, altxorraren bila aritzeko aukera egongo da, San Martin plazan; 15:00etan, bertso bazkaria egongo da Munibe plazan; 18:30ean poteoa egingo dute; eta gauean kontzertua eta karaokea egongo dira gaztetxean. Hain justu ere, Hard Flip, Soilik eta Show Bussiness taldeek egingo dute kontzertua, 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak