2-1 galdu du Bergarak Ondarroan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko martxoaren 20a

Bergarak ondo hasi zuen partidua, baina Martin Ibañez aurrelariaren belauneko lesioaren ostean lehia konplikatzen hasi zitzaien. Hala, lehen zatiko amaiera aldera gola egin zuen Ondarroak, ezker hegaletik egindako jokaldi bat ezin hobeto amaitu ostean. Bigarren zatiko lehen minutuetan bigarrena jaso zuten mahoneroek eta Oskar Maiztegiren arabera, hor egon zen partiduko gakoa. Julen Iriartek 2-1koa egin zuen falta bateko aldaratze bat aprobetxatuta baina berdinketa ez zen heldu.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak