Soraluze Bergarak ezin izan zuen Sucesores de Agirre-Gure talde gasteiztarra mendean hartu, eta bukaeran, bi goleko aldearengatik galdu zuen, 31-33. Talde bergararrak ondo hasi zuen partida baina hamargarren minututik aurrera, galtzen hasi eta ez ziren partidari buelta emateko gai izan. Talde gasteiztarra, ia partidu osoan bi-hiru goleko aldea izan zuen. Gauzak horrela, azkeneko minutuan gol bakarrera jartzeko aukera izan zuen Bergarak, baina Muniategiren mutilek ez zuten gola egiten asmatu.
Hurrengo astean, Getxon
Hurrengo jardunaldian Getxon Romoren aurka jokatuko du Soraluze Bergarak. Talde bizkaitarra Euskadiko Bigarren Nazionaleko talde beteranoa da eta punturen bat lortzeko zapatuan egindako jokoa hobetu beharko dute Muniategiren mutilek, izan ere, Getxo sailkapeneko laugarrena da.