Iraganeko garaiak irribarrez gogoratu dituzte Aranzadiren erakusketara gerturatu diren bergararrek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko martxoaren 19a

Atzo zabaldu zuten Aranzadi ikastolaren argazki erakusketa. 40. urterurrena ospatzeko antolatu dute erakusketa eta lehen egunea n hainbat herritar, ikasle eta irakasle ohi hurbildu ziren Aroztegira.

Rosa Narbaiza irakaslea erakusketa antolatzeko lanetan ibili da eta honakoa azaldu digu: "Argazkiak biltzea baino aukeraketa egitea izan da zailena. Material asko genuen eta asko kosta zaigu batzuk kanpoan uztea; Aroztegik mugatu gaitu. Herriarendako ekarpen polita izan dela esango nuke, jendeak asko eskertu du."

200 argazki inguru jarri dituzte, 1971tik gaur egunera artekoak. Eta argazkiez gain, ikus-entzunezko bat ere dago ikusgai, askotariko irudiekin. Besteak beste, duela 30 bat urteko karnabalek ikus daitezke. Apirilaren 3ra arte egongo da zabalik; ordutegia, honakoa: martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta domeketan 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak