Bergarako bikoteek txapela eraman zuten Udaberriko txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko martxoaren 19a

Ander Larreategi eta Gorka Irizarrek arazo barik irabazi zuten afizionatuen hirugarren mailan (22-3), espero baino askoz errazago gailendu ziren Lazkaoko bikotearen aurka. Bigarren mailan diharduten Aritz Rezusta eta Beñat Iñarrak, berriz, gogoz izerditu behar izan zuten Alegiako bikotea menderatzeko (22-21). Reyes Azkoitia bergararren entrenatzailea "oso pozik" zegoen finalen amaieran: "Gure pilotariei ezin zaie gehiago eskatu".

Udaberriko txapelketako finalak antolatzeko ardura hartu zuen Bergarako taldeak eta Reyes Azkoitiak bere pilotariei bi finaletara heltzeko erronka luzatu zien. Bada, bietara heldu dira eta biak irabazi dituzte, gainera. Gainera, pilotari bergararrek ikusleen berotasuna sentitu zuten, jende gazte asko hurbildu zen-eta udal pilotalekura.

Finalen gaineko kronika osoa Asteleheneko Goiena paperean izango duzue irakurtzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak