Aranzadi ikastolaren historia 200 argazkitan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 18a

Atzo inauguratu eta apirilaren 3ra arte egongo da zabalik Aroztegi aretoan Aranzadi ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu duten argazki erakusketa.

200 argazki erakutsiko dira, ikastolarekin zerikusia dutenak: gaurko ikasle eta irakasleenak, ikasle eta irakasle izandakoenak.

Ikastolaren historian esanguratsuak izan diren uneek toki berezia izango dute: Bergaran egin diren Kilometroak jaiko bi edizioak, 1991koa eta 2007koa; ikastolaren 25. urteurrena; jai bereziak; Aratusteak; txangoak; ikasturte amaierako ekitaldiak… Osterantzean, hamarkada antolatuko dute erakusketa.

Hainbat formatu

Paperezko panelez gain, formatu digitalean ere erakutsiko dira argazki batzuk eta baita Super 8 formatuko zineman edota bideoan.

Ordutegia izango da: martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak