Emilio Fernandez de Pinedo zuzendariaren aginduetara Idoia Aiestaran eta Fernandez de Pinedo bera ibiliko dira.
Mari zikin izango da antzezlaneko protagonista. Mari zikin kutxa fantastiko baten helduko da Zabalotegiko taula gainera. Maitasunaren unibertsotik etorritako pertsonaia zoragarria da Mari zikin; jolas, kantu, ustekabe eta lagun ugariz beteriko ekipajea ekarriko du, gainera, neskatoak. Beste pertsonaia bat Txantxilipurdi erregea izango da. Erregea oso txantxazalea da eta algara zoroak atereaz dibertitzen da bere gazteluko zelaian itzulipurdika. Ipotxen herrialdean guztia ondo egon zitekeela dirudi, baina, egia esan, erregeak tristura bat dauka.
Haurraren irudimena
Txantxilipurdi erregea antzezlanaren bitartez irudimena lantzeko tartea izango dute haurrek.
Haurrek lehenengo hartu-emana izango dute errealitatearekin, eta antzezlanaren bitartez pazientzia, fideltasuna, maitasuna eta halako balioak ikasiko dituzte.
Aipatutako aktoreez gain, taula gainean txotxongiloak ere egongo dira. Izan ere, hori da Panta Rhei taldearen berezitasun nagusia: bien bateratzea.