2010ean grabatutako maketa da Uaouh, miau & yeah! Zortzi abesti batzen dituzte, eta, abesti gehienak euskaraz diren arren, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ere abesten dute.
"Guk sortutako abestiak dira gehienak, baina The Rolling Stones eta Didley-ren bertsioak ere egin ditugu", azaldu du Arkaitz Villar taldeko kideak.
Orain dela 3 urte sortu zuten taldea: "Entseatzeko elkartu ginen eta horrela sortu zen". Dagoeneko sortu dituzte abesti berriak, eta horiekin maketa berria grabatzeko asmoa dute uda ondoren. Hilean kontzertu bat eskaintzen dutela dio Villarrek: "Uztailaren 8an Oñatin joko dugu".
The Hostile
Donostiako eta Lasarteko taldea da The Hostile. Hard rocka metal ukituekin egiten dute, eta Bergarako gaztetxean aurkeztuko dute EP berria, The Hostile izenekoa, hain zuzen.
2007an sortutako taldea da The Hostile eta taldea osatzen dute Unai Pelaio, Iñaki Lujanbio, Jon Lasa eta Mikel Noguesek.