Donostian jaioa da, baina Bergaran bizi da 1980. urtetik. 53 urte eta bi seme-alaba ditu. Idazkari ikasketak egin ditu.
PSE-EEk bi zinegotzi dauzka gaur egun Bergaran. Barrenetxea eta Francisco Javier Garai. Sozialistek 684 boto eskuratu zituzten 2007an Bergaran Udal hauteskundeetan (&9,75) eta laugarren indarra izan zen, EA, EB eta PPren aurretik eta EAE-ANV, EAJ eta Aralarren atzetik.
Astelehenean aurkeztuko dute Bergarako alkatetzarako. Miguel Buen Gipuzkoako Diputatu nagusi izateko sozialisten hautagaia izango du alboan. 12:00etan Bergarako Herri Etxean izango da aurkezpen ekitaldia.