Bergarako epaitegira ekarri dute zapatuko biktimaren ustezko hiltzailea

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 17a

Domingo izeneko portugaldar atxilotua gaur goizean ekarri dute Bergarako epaitegira. Ustezko hiltzaileak, halere, ez du epailearen aurrean deklaratu, itzultzailerik ez zegoelako. Bihar hartuko dio deklarazioa epaileak. Epaitu, edozelan ere, Donostiako epaitegian epaituko du herri-epaimahai batek.

Bergaran labankadaz hildakoaren etxekidea martitzenean atxilotu zuen Irunen Ertzaintzak, eta Polizien iturrien arabera, atxilotutakoa Domingo izeneko portugaldarra da.

Sumarioak sekretupean segitzen du eta orain baieztatu beharko dute hiltzailea atxilotu duten Domingo etxekidea dela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak