Arazoak sortu ditu errepidean euriteak

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 16a

Osintxuko sarrera itxi dute eguerdian. Zuhaitza ere erori da-eta errepidera. Bergarako Udaleko bridagako langileak lanean ibili dira errepidea ahalik eta azkarren zabaltzeko. Dagoeneko zabalik da.

Bergaratik Osintxurako sarrera-irteera itxita egon da eurijasaren ondorioz. Ur-baltsa handia sortu da eta udaltzainek itxi egin behar izan dute. Hortaz, Osintxura sartu zein handik irtetzeko, auzoaren beste muturrean dagoen sarrera-irteera erabili behar izan da.

Sarrerako ur-baltsa horrez gain, auzorako errepidean, sarreratik 200 bat metrora, zuhaitza ere erori da errepidera eta bidea erabat itxi du.

Batean zein bestean lanean ibili dira Udal brigadako langileek errepidea ahalik eta azkarren zabaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak