San Antonio kaleko zortzigarren zenbakiko hirugarren solairuan bizi ziren Miguel E.R. eta Domingo, Caritasek utzitako etxebizitza batean. Etxean bertan gertatu zen hilketa, eta bi gizonezkoak bakarrik bizi zirenez, hiltzailea etxekidea izan litekeela uste dute.
Leihotik behera
Ertzaintzak egin dituen ikerketen arabera, bi bizilagunek eztabaida sutsua izan zuten zapatu gauerdian eta eztabaida horren ondorioz labankadak eman zizkion erasotzaileak biktimari. Ondoren, leihotik errekara jaurti zuen. Bergarako udaltzainek zapatu eguerdian eman zien abisu ertzainei, errekan gorpu bat zegoela-eta. Bizi zen etxetik 100 bat metrora, errekan behera, agertu zen gorpua.
Hala ere, esandako moduan, ikerketak zabalik segitzen du eta orain baieztatu beharko dute hiltzailea Domingo etxekidea dela.