Martxoaren 6an hasi eta urriaren 30era arte, domeka guztietan, egingo dituzte irteerak Bergarako txirrindulari zaleek. Guztira, 3.000 kilometro egingo dituzte denboraldian. Oraingo domekan, Bergaratik irten eta Udana, Aizpurutxo, Gorla eta berriro Bergararako itzulia egingo dute. 80 kilometro.