Ustezko hiltzailea eta hildakoa Caritasek utzitako etxe batean bizi ziren San Antonio auzoan. Ertzaintzak egin dituen ikerketen arabera, bi bizilagunek eztabaida sutsua izan zuten etxean zapatu gauerdian eta eztabaida horren ondorioz labankadak eman zizkion erasotzaileak biktimari. Ondoren, leihotik errekara jaurti zuen.
Bergarako udaltzainek zapatu eguerdian eman zien abisu ertzainei, errekan gorpu bat zegoela-eta. Bizi zen etxetik 100 bat metrora, errekan behera, agertu zen gorpua.
Ertzaintzak erreka tarte hori arakatu du armaren bila eta etxe ondoko zabor edukiontziak prezintatu ditu.