Auzo osoak poza handia hartu zuen eta berria jakiteaz bat, korrika kulturala planifikatuko duen korrika batzordea eratu zuten. Ordutik zenbait bilera egin dituzte eta auzoko eskola, guraso elkartea eta zenbait auzotarrek ekimen honen alde lan egiteko prest azaldu dira. Korrika 17 hasten denean, eskolako haurrek egindako lekukoaren ibilbidea azaltzen duen plano bat jarriko dute auzoko plazan, eta Korrika Angiozarrera iristeko falta diren egunak zenbatzen dituen markagailu bat ere izango da auzoan. Dagoeneko, auzoko korrika batzordekoak, angiozar guztiak animatzeko, agenda kultura mardul bat antolatzen dabiltza dagoeneko.
Osintxuk kultura ekintzak
Angiozarrekin gertatu ez den bezala, Korrika ez da Osintxutik pasako. Hala ere, auzoan sortu berri duten euskara batzordeak korrikaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Apirilaren 16an, korrika batzordeak korrika txikia antolatu du auzoko kaleetatik eta ondoren, frontoian txokolatada gozo eta jolas entretenigarriak antolatu dituzte. Hau baina ez da korrikari eta euskarari auzoan egingo dioten ekintza bakarra izango. Batzordekoek auzotar guztiek parte hartu dezaten nahi dute-eta.