Bergarako Udalak, ekimena oso akordio positibotzat dauka eta arazo puntual batzuei garrantzia kenduaz eraikinaren erabilpena primerakoa dela argitu nahi izan du. Goiko Rock elkartekoek ere akordia oso lagungarria izan zaiela azpimarratu nahi izan dute.
Akordioa ez da eraikinaren erabilpenera mugatzen. Udalak herriko beste kultura elkarteekin egiten duen bezala, musika elkarte honen lankidetza ere eskatzen du. Udaletxetik antolatzen diren ekintzatan, behar izan ezkero, parte hartzeko dute beharra dute. Gainera, zarata kontuak direla-eta, eraikinaren ordutegia errespetatzea ezinbestekoa gertatzen da. Aurreko akordioek izan duten arrakasta ikusi ostean, pasa den abenduan bi aldeek akordioaren luzapena sinatu zuten.
Kuota merkeago batzuk
Azken bi urte hauetan, musika taldeko kide bakoitzak hilero 10 euro ordaintzen zituen eraikinaren mantenua, garbitasuna eta segurua ordaindu ahal izateko, baina udalak, Goiko Rock elkarteko kide diren zenbait adintxikikoen kexuak jaso zituen. Nerabeen iritziz, kuota oso altua zen eta lanik egiten ez duten heinean kuotak ordaintzea zaila egiten zitzaien. Sortutako arazo txiki hori konpontzeko asmoarekin, udalak eraikina kudeatzen duen elkartekoekin edukitako bileran, gaia aztertzeko eskatu zien.
Elkartekoen erantzuna ezin da positiboagoa izan, kuotak erdira jaitsi dituzte-eta. Aurreko urteko kuotekin lortutako diru kopurua dela eta kuotak erdia jaistearekin gastu guztiak ordaintzeko gai dira, eta euren konpromisoa musika sormenarekin dutela gaineratu dute "guk ez dugu diru asko pilatu nahi, nahiago dugu, ahalik eta musika talde gehien eratzen laguntzea" zioen Eugenio Pelicano, elkarteko presidenteak. Arazoa gainditu ostean, orain udaleko osoko bilkuran onartu duten akordioa berretsi zuten bi aldeek.