Epaileak hamasei kanporatze egin zituen, zortzi talde bakoitzari. Lehenengo zatia 16ko berdinketarekin amaitu zuten. Partidua amaitzeko bi minutu falta zirenean, baina, bi puntugatik galtzen zihoazen bergararrak eta bi minutu horietan hiru gol sartu zituzten; azkena, Mikel Plazaolak sartu zuen penaltiz hamabost segundo falta zirela; pozik itzuli ziren emaitzarekin.