Deba ibaian, San Antonio parean, gorpu bat ikusi dutela-eta abisua eman diete udaltzainek Ertzaintzari, 13:00ak aldera. Ertzaintzako patruila bat, Osakidetzako UVI Mugikorra eta Suhiltzaileak bertaratu dira eta uretatik atera dute gorpua. Osasun zerbitzuetako langileek berehala baieztatu dute gizonezkoa hilda zegoela. Beranduago identifikatu ahal izan dute gorpua: 46 urteko gizonezko bergararra da hildakoa.