Aitziber Plazaola gose greban

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko mar. 12a, 10:19

Izpuran itxialdia egindako zazpi gazte independentista presoek, tartean Aitziber Plazaola bergararrak, gose greba hasi dute. Euroaginduen aurka egin eta Irati Tobar kideari elkartasuna adierazi nahi diote. Martxoaren 23ra arte egingo dute protesta-baraua.

Aitziber Plazaola bergararrak eta, harekin batera, Beñat Lizeaga, Bergoi Madernaz, Endika Perez, Jazint Ramirez, Xalbador Ramirez eta Aiala Zaldibar gazte independentista presoek, gose grebari ekin diote, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Seysseseko espetxean dauzkate eta herenegun hasi ziren barauan.

Martxoaren 23ra arte egongo dira protesta hori egiten. Bi helburu dituzte, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez: batetik, "Euroaginduen aurka" egite; bestetik, Irati Tobar kideari "elkartasuna adieraztea". Tobar aske dago, eta hura ere barauan da aste honetatik.

Tobarrek eta beste zazpiek duela bi aste Izpuran itxialdia egin zuten, Espainiara bidaltzeko arriskuaren aurka. Eragileei eta herritarrei babesa eskatu zieten. Hainbat hautetsik euren etxeetan aterpetzeko hautua plazaratu eta hala egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak