Herritarrek eginiko alegazio eta erreklamazioak kontuan izanda, TAO zerbitzuan hainbat aldaketa egingo dituzte. Horietako bat ordutegiari dagokiona da. Aste barruan, arratsaldeko 20:00etatik gaueko 21:00etara luzatuko da zerbitzua.
Bestalde, Kruz Gallastegi, Bideberri eta Masterrekan ere gune urdina jarriko da, eta, hori dela eta, bizilagun txartela izango dute Kruz Gallastegi, Zubieta 2-4 eta Masterrekako bizilagunek. Atzo hartu zen erabaki hori ez-ohiko bilkuran.
Udal Gobernuak ordenantzan aldaketak proposatzerako orduan, herritarrekin TAO sistemaren harira egin zituen bileretan jasotako eskaerak izan ditu kontuan.