Pantxoa eta Peio 60ko hamarkadan hasi ziren abesten; 1968an, Monzon ezagutu zuten, eta bikotearen ibilbidean garrantzi handia izan zuen bergararrak.
'Itziarren semea'
Monzon liluratuta geratu zen iparraldekoen ahotsarekin; hala, hainbat abesti eskaini zizkien; tartean, Itziarren semea ospetsua.
Pantxoa eta Peiok, Hego Euskal Herrian, Bergaran abestu zuten lehen aldiz (1971).