Lanok egiteko 3 hilabeteko epea izango da eta Diputazioak 375.000 euroko aurrekontua gorde du horretarako. Enkantera atera ditu lanok.
Zoladura berritu, asfalto berria bota eta, 8 tramutan, bide-bazterrak ere berrituko dituzte, ormigoiarekin. Bideko seinaleak eta urak batzeko arketak ere berriztuko dituzte. Errepide horrek 5,8 metroko zabalera du eta bi noranzko. Bergara eta Azkoitia lotzen dira kamino horren bitartez.