Asier Altuna eta Kepa Errastiren film laburrak Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko mar. 10a, 09:15

Laburbira izeneko film laburren zirkuitua martxan jarri dute aurten ere, Topagunearen eskutik. Zortzigarren edizioa izango da. Bergaran, Jardun euskara elkarteak martxoaren 15erako antolatu du ikuskizuna. Zabalotegi aretoan izango da, 19:30ean hasita. 9 film erakutsiko dira, tartean Asier Altunaren Artalde eta Kepa Errastiren Maritxu.

Artalde izeneko film laburra Asier Altuna Kixi bergararraren azken lana da eta Bergarako emanaldian Kixi bera ere egongo da, jendearen galderak erantzuteko. 9 filmen emankizunak, guztira, 78 minutu inguruko iraupena izango du.

Honako hauek izango dira ikus ahal izango diren filmak:

Artalde (8'), Asier Altuna.

Ondar Ahoak  (4'30''), Angel Aldarondo.

Blank Postcards (11'), Aitor Artola, Irune Gurtubai Eta Ibai Vigil- Escalera.

Maritxu (17'30''), Kepa Errasti.

S@Rtaldea (11') Jon Artola Artano

Esku-Titi. 2010 (4'50''), Saioa Aizpurua Arribas Txintxetilla.

Biak Bat (8'47’''), Zapatilla Films (Kameratoia 2010).

Barrura Begira (7'25’''), Trastaka Taldea (Kameratoia 2010).

Nire Bista Faboritoa (6'40’'') Kontraplano Taldea (Kameratoia 2010).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak