Itziar Aizpuruak luze eta zabal gainbegiratu du Monzonen figura FMko 107.7an, bereziki haren ibilbide politikoa azpimarratuz, beti ere harekin izan zuen harremana oinarri hartuta. Jaraian duzue elkarrizketa osoa entzugai.
Gaur, martxoak 9, Telesforo Monzon hil zela 30 urte bete diren egunean, Itziar Aizpurua, ezker abertzaleko kide historikoak Monzon horrela gogoratzen duela kontatu du Arrasate Irratian egindako elkarrizketan. Aizpuruak harremana izan zuen Monzonekin eta haren gainean galdetuta, horrelako definizioak erabili ditu: pertsona oso zabala; anitza, burua beti oso gaztea; irekia; dotorea; oso kidea eta laguna; entzuten zekiena...
Itziar Aizpuruak luze eta zabal gainbegiratu du Monzonen figura FMko 107.7an, bereziki haren ibilbide politikoa azpimarratuz, beti ere harekin izan zuen harremana oinarri hartuta. Jaraian duzue elkarrizketa osoa entzugai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.