Mekolaldeko zubia eta GI-627 errepidea lotuko dituen bidegurutzea gertuago

Imanol Gallego 2011ko martxoaren 4a

Legealdi honen hasieran bukatu zen Mekolalde auzoan eraikitako zubi berria. Zubiak GI-627 errepidea eta ibaiaren beste aldean eraiki duten industrialdea era egoki batean lotzen zituen arren ez da behar bezala martxan jarri.

Urteetan proiektua bertan behera geldituta egon ostean orain udalak Aldundiarekin egindako akordio baten bitartez inguruko lurrak desjabetuko ditu. Aldundiak lur jabeekin akordio batera iritsi beharko da eta horren ostean, lurrak administrazioaren esku daudenean, obrak burutu ahal izango dira.

Udala bitartekari bezala
Hirigintza batzordeko buru den Agurne Barruso alkateak argi utzi du udalak ez duela aurrekontuko partidarik obra honetara bideratuko. Kasu honetan udalak bitartekari lanak egingo ditu eta ibaiaren beste aldean dauden lursail S-5, A-43 eta A-54 guneen jabeek ordaindu beharko dute bidegurutzea egitea. Udalak, prozesua bide onetik doala jakinarazi digun arren ez du obrei hasiera emateko data zehatzik eman, horretarako goiz dela argudiatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak