Shotokanekoak oso ondo Gipuzkoako eskola arteko txapelketan

Xabier Urtzelai 2011ko martxoaren 4a

Gipuzkoako alebin eta infantil mailako eskola arteko txapelketan Shotokaneko karateka gazteek lan ona egin zuten, Lasartetik hiru titulurekin itzuli ziren-eta: azpitxapeldun bat, eta brontzezko hiru domina.

Katen –mugimenduak– eta kumiteen –borrokak– probetan 98 karaketa izan ziren parte hartzen. Kata modalitatean etxeko Maddi Iñarrak hirugarren postua lortu zuen, eta Ekiñe Gartzia laugarren izan zen.
Kumitean, berriz, Jon Barraganek, Josu Zalakainek eta Mikel Sanchezek Gipuzkoako txapela eskuratu zuten,  Andoni Muxika bigarren izan zen, eta Mikel Gallastegi eta Iker Osinaga hirugarren sailkatu ziren. Hala, emaitza horiekin eskola arteko Euskadiko Txapelketara sailkatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak