Seminarioko jolaslekuan lur azpiko garajeak eraikitzea baztertu ostean, Ibargarai kaleko 17-19 zenbakiko lehen sotoan Udalak dituen 26 garaje eskainiko dizkio trukean.
Eskaintza berria aho betez onartu zen azken osoko bilkuran, eta, eskaintza horren bitartez, Madrilgo Ogasun eta Ekonomia Ministerioarekin 2005a ezkero daukan zorra kitatzeko asmoa du Udalak.
Seminarioko obrak
Gipuzkoako Foru Aldundia eraikinaren %63,61en jabea denez hura eraberritzeko egiten ari diren obrak ordaintzen dihardu. Martitzenean 545.260 euroko dirulaguntza onartu zuen eta bigarren kopuru horren bitartez, Foru Aldundiak UNED fundazioan daukan partaidetzaren zatiko 1.157.260 euro ordainduko ditu aurten.