Plazaolaren aldeko manifestazio jendetsua

Mirian Biteri 2011ko martxoaren 4a

Aitziber Plazaola gazte bergararraren aldeko manifestazioa egin zuten atzo ilunkeran Bergarako kaleetatik. Utzi euskal gazteria bakean, euroagindurik ez! lelopean, plazatik irten ziren 19:30ean. Ibargaraiko palmondora iritsi zirenean, baina, Ertzaintzak manifestazioa egin ahal izateko baimena eskatu zuen; 10 egun lehenago eskatuta ez zegoenez, jakinarazi zieten ezin zutela aurrera jarraitu. Giza katea egin zuten haren ordez Irala kaleraino, espaloi gainetik. 

Polizia frantsesak astelehen eguerdian atxilotu zuen Plazaola, Espainiako poliziarekin elkarlanean. Segi gazte erakundeko kide izatea leporatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak. Hark hartutako polizia operaziotik ihes eginda zegoen bergararra urritik, beste zazpi gazterekin batera. Euren egoera salatzeko, Izpuran astebetez itxialdia egin ostean atxilotu zuten Plazaola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak