Adimen emozionalari dagokionez, martxoaren 30etik ekainaren 8ra izango dira eskolak, eguaztenetan, Miguel Altunan, 17:00etatik 19:00etara, gazteleraz. Prezioa dira 30 euro eta nahi duten guztiei zuzenduta badago ere, bergararrek lehentasuna dute. Izena emateko azken eguna martxoaren 23a da eta parte hartzaileak zozketa bidez aukeratuko dira. Izenematea da kultura etxean (943 77 91 59).
Sendabelar ikastaroari dagokionez, maiatzaren 10ean, 17an, 24an eta 31n dira eskolak, 17:00etatik 19:00etara, kultura etxean. Prezioa dira 20 euro eta izena emateko azken eguna maiatzak 3 da. Horretarako kultura etxera jo beharda (943 77 91 59).
Zoru pelbikoa gogortzea deritzon ikastaroa martxoaren 22tik maiatzaren 24ra izango da, 20:30etik 22:00etara, kultura etxean. Prezioa dira 40 euro eta izena emateko azken eguna da martxoaren 15a. Horretarako Bizikasira jo behar da (943 76 93 94).
Patinaketa ikastaroari dagokionez, apirilaren 1etik ekainaren 3ra izango dira eskolak, egubakoitzetan, 19:00etatik 20:00etara, Osintxun. izena emateko azken eguna martxoaren 25a da, Bizikasin (943 76 93 94). Ikastaro hau Osintxuko Herri Batzarrak antolatu du Bizikasirekin eta Udalarekin elkarlanean.