'Boxeo gaua' Bergarako gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 1a

Bergarako Gaztetxea boxeo ring bilakatuko dute zapatuan. Aratuste Zapatua dela kontuan hartuta, gau berezia antolatu dute gaztetxeko lagunek. Kartzela zaharra boxeo ring bilakatuko dute, eta oholtza gainera, pisu handiko bi disko jartzaile igoko dira: Dj Elvis Caino Vs. Dj Hipster.

 

Izaro Aperribaik Elvis Caino izenean Dj lanak egiten ditu. Disko jartzaile bergararrak Urtainen papera beteko du Gaztetxean.
Aperribaik Iker Ugalde izango du aurrez aurre. Ugaldek Dj Hipster lanak egiten ditu; eta, bihar, herriko boxeolari baten papera beteko du boxeolari lehian: Madurako txekorra izango da, hain zuzen.

Gauerdian hasiko da saioa

Boxeo gaua deitu diote zapatuko Dj saioari. Gauerdian hasiko dute musika jaialdia, eta musika jartzeaz gain, beste hainbat sorpresa ere egongo direla aurreratu dute Gaztetxeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak