Txorimalo leihaketa deitu du Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 1a

Erramu-zapaturako antolatu dute, urtero bezala, eta dagoeneko izenematea zabalik dago.

Jardun euskara elkarteak XVII. Txorimalo lehiaketa deitu du Erramu Zapatura begira. Dagoeneko izenematea zabalik dago eta adinaren araberako bi multzotan parte hartu ahal izango da: 12 urtetik beherakoen taldean, batetik, eta 12 urtetik gorakoetan, bestetik. Txorimaloarekin batera, euskara bultzatzen lagunduko duen esaldi bat ere aurkeztu beharko da.

p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Times; }div.Section1 { page: Section1; }

Lehiaketa Erramu-zapatuan, apirilaren 16an, izango da eta aurkeztutako txorimaloak Ibargarai kalean ikusgai egongo dira 11:30etik aurrera. Sari-ematea, berriz, 13:00etan egingo dute.

Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da eta azkeneko eguna apirilaren 8a izango da. Horretarako Jardunen bulegora (Errotalde jauregia) jo daiteke eta 943 76 36 61 eta 943 76 08 19 telefono zenbakietara deitu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak