Egoera salatzeko, euroaginduaren aurka egiteko eta Aitziber Plazaolari elkartasuna adierazteko, mozioa onartu zuen Bergarako udalbatzak bart. Zenbait bergararrek euroaginduaren kontra egin nahi izan zutet osoko bilkuran. Hala, Utzi euskal gazteria bakea! Euroagindurik ez! lelopean mozioa aurkeztu zuten. PSE-EEren kontrako botoak izan ziren aurka egin zioten bakarrak. Ezker abertzaleak, EAJk, Aralarrek eta EAk alde bozkatu zuten.
Mozioaren bitartez, Bergarako Udalak Plazaolaren ekimena bermatzeaz gainera, haren atxiloketa eta euroaginduaren kontra azaldu da. Pleno aretoan Aitziber Plazaolaren gurasoak izan ziren eta Barruso alkatearen zein hainbat herritarren elkartsuna eta laguntasuna jaso zuten. Alkateak, gainera, mozioaren bozketa hasi aurretik jakin berri izan zuen atxiloketa salatu eta gaitzetsi zuen.
Bilkura bukatu ondoren, udaletxean zeuden zenbait herritarrek atxiloketaren kontra egiteko, elkarretaratzea egin zuten Miguel Altuna institutuaren aurreko bidegurutzean. 15 minutuz, errepidea itxi egin zuten, bidegurutzea Aitziber Plazaolaren aldeko pankartekin blokeatu eta gero.