Udaleku musikalak antolatu ditu Musika Eskolak

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko otsailaren 28a

Eskolak ekainaren 27tik 8ra izango dira, 09:30etik 13:00etara, Musika Eskolan. Izenematea dagoeneko zabalik dago.

Udako oporretarako udaleku musikalak antolatu ditu Musika Eskolak. Bi aste iraungo dute eta jolasen bidez, musikaren mundua ezagutzeko, ulertzeko eta bizi izateko aukera izango dute parte-hartzaileek. Horretarako, erritmoa, melodia, dantza, musika tresnen tailerra, natzerkia eta koreografia landuko dituen metodo dibertigarriaz baliatuko dira.

Udaleukon zken helburua ez da teorikoa, musikarekin gozatzea eta sormena eta sentsibilitate musikalak garatzea baizik.

Adinaren araberako lau taldetan banatu dituzte udalekuak:4-5 urtekoak; 6-7 urtekoak; 8-9 urtekoak; eta 10-11-12 urtekoak.

Eskolak ekainaren 27tik 8ra izango dira, 09:30etik 13:00etara, Musika Eskolan eta matrikularen prezioa, 115 euro (105 eskolako ikasleendako). Izenematea zabalik dago apirilaren 15era arte eta horretarako diru sarrera egin behar da kontu honetan: 2101 0070 81 0012342622

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak