Herri Programa osatzeko inkestak egiten dihardu Ezker Abertzalea

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko otsailaren 28a

Herriko hainbat gairen gainean galdetu nahi diete herritarrei datozen asteetan. Erantzunak jasotzeko hainbat bide jarri dituzte.

Ezker Abertzalea Herri Programa osatzeko inkestak egiten hasi da. Herritarrei hainbat gairen gainean galdetuko diete datozen asteetan programa hori osatzeko. Besteak beste, euskara, kirola, zaborra, parte-hartzea, TAO sistema, etxebizitza, auditoriuma.... dira inkestotan lantzen diren gaiak.

Bada, inkesta horiek erantzuteko hiru bide daude:

Batetik, etxeetan banatuko dituzte, eta bete eta gero, kalean jarriko dituzten postontzietan utz daitezke.

Bestetik, http://herriprograma2011.net/bergara helbidean sartu eta hor ere bete daiteke.

Hirugarren aukera da e-postaz egitea, harremanak1@gmail.com helbidera erantzunak bidalita.

Bukatzeko, auzorik auzo ere ibiliko dira haima jarri eta inkestak betetzeko aukera emanez, zapatuan herriko plazan egin zuten bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak