Aranzadiko txikiak mozorrotuta ospatu dute ikasle eguna

Maider Arregi 2011ko otsailaren 25a

Aranzadi Ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko ekintzen barruan, gaur, ikasle eguna ospatu dute. Haur Hezkuntzako txikiak mozorrotuta joan dira eta giro ezinhobeak lagunduta, ikastolako patioan dantzak eta jolasak egin dituzte. Batxilergoko ikasleek, berriz, eguerdian bazkaria eta ondoren kontzertuak izango dituzte eguna borobiltzeko. Arratsaldean guztiek merendola egingo dute. Urtean zehar antolatutako ekintzen barruan, martxoan argazki erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak