Udal Euskaltegia, Helduen Heziketa Iraunkorra (HHI-EPA) eta KZgunea kokatuko dituzte, XVII. mendean Urrutia-Espilla familiak eraikitako jauregian. Aste Santua helduko da, ordea, zabaldu orduko.
Bestalde, aurrera darraie Irizar jauregiaren lorategia eta ingurua urbanizatzeko lanak. Apirilerako aurreikusi dute obra guztiak amaitzea eta Irizar jauregia zabaltzea.
Espainiako gobernuaren E-Planaren bigarren ekinaldian banatutako diruekin berriztatzen dihardute Irizar jauregia eta ingurua. Goitu Eraikuntzak SL enpresak egin ditu lanok, hari esleitu zizkion-eta Udalak 1.109.478 eurotan. Iazko maiatzaz geroztik dihardute lanean.
Hiru solairu
Sotoa, behe, lehen, bigarren eta hirugarren solairuak eta teilatupea ditu etxeak. Sotoa eta behe solairua Udal Euskaltegiak eta HHIk partekatuko dute; lehen solairua HHIrendako izango da eta bigarrena, Udal Euskaltegirako. Hirugarren solairuan KZgunea joango da. Bestalde, teilatupean 60 bat lagunendako aretoa ere egingo dute.