Ertzainez eta suhiltzailez inguratuta, Gurutze Gorriko psikologoak bertan egon dira gaztearekin hitz egiten. Azkenean, gizonezkoa konbentzitu eta anbulantzian eroan dute hankan min hartu baitu. Arrasateko Ospitalean dago Ertzainen zaindaritzapean. Sekulako ikusmina sortu da inguruan eta zubia jendez bete da.
Horrek egoera zailagoa eta luzeagoa egin du. Azkenean, Ertzaintzak jendeari joateko eskatu behar izan dio gaztea errekatik ateratzeko. Lapurretan egiten saiatu den beste gizonezko bat, errekara salto egin duenaren anaia, atxilotu egin dute ertzainek Espaloian eta komisaldegira eroan dute ustez iruzur egitea leporatuta