Telephunken talde madrildarrak Tartufon joko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 24a

Bergarako Tartufo aretoan breakbeat, elektronika eta funk musikaz gozatzeko aukera egongo da egubakoitzean. Telephunken talde ezaguna 10. urteurren bira egiten dabil; eta, hain zuzen, bira horren barruan joko dute bihar Bergaran. Kontzertua 23:30ean izango da; 12 euro kostako da aurrez eta 15 euro leihatilan bertan.

Elektronikoa

Talde madrildarra gaur egungo musika elektroniko independentean talde indartsuenetarikoa dela diote adituek. Erritmo eta indar bizia duen taldea da, eta, hain zuzen, izen hori jarri diote euren lan berriari: Que viva el ritmo!!! Besteak beste, Yeah Yeah, BSO de Lady Killer eta Latin Demon dira lan berrian entzun daitezkeen abestiak. Dagoeneko Interneten eta irratian entzun ahal diren abestiak dira. Taldearen informazioa: www.myspace.com/telephunkenband atarian.

Beste bi musikariren lana

Talde madrildarraren ondoren beste bi DJ arituko dira Tartufo girotzen. DJ Balza (KPK) eta DJ Alain Electroniche izango dira, hain zuzen.
Musika elektronikoa gustuko dutenek aukera paregabea izango dute Tartufon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak