Bergarako piano ikasleek lan ona egin dute Andoainen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 24a

Bergarako Musika Eskolako piano ikasleek lan bikaina egin zuten joan zen aste bukaeran Andoainen jokatutako piano jaialdian. Herriko 15 gaztetxok parte hartu zuten; eta, Andoainetik ekarri zuten bost urrezko domina eta 10 zilarrezko domina. Amaia Urdangarin eta Eli Mendiaratz irakasleak izan ziren Andoainen piano ikasleekin.

Eider Etxaniz, Maialen Lete, Miriam Moñux, Naroa Mugika, June Berraondo, Saioa Galarraga, Maddi Iñarra, Miren Gutierrez, Izaro Garmendia, Mariñe Diaz, Ariana Sasieta, Maddi Mujika, Nerea Urresti, Cristina Souto eta Ainara Gonzalez dira Andoainen izan diren ikasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak