Metal musika gustuko dutenentzat apropos egindako gaua izango da hilaren 25ean Bergarako gaztetxean egingo dena. Leni Metal fest izenarekin bataiatu den musika jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da kartzela zaharrean.
Metal estiloa jorratzen duten lau taldek astinduko dute Bergarako gaztetxea. Lezoko Gamora taldearen metal progresibo landua izango da gabeko burua. Dark Code death metal talde gazteak Danbaka lehiaketan sekulako heldutasuna eta maila erakutsi zuen. Dagoeneko euskal metal eszenan pisua dute. Gainera, Metal Wacken, Alemaniako musika jaialdi ospetsuan parte hartzeko estatu mailan antolatzen den lehiaketako semifinalera heltzea lortu dute. Gernikatik, berriz, Bullets of misery metaleroak etorriko dira eta Arabatik 13 Left to die taldea.
Kontzertuen ostean, Leni Metal disko jartzailea izango da musikaren ardura hartuko duena.
Bergarako gaztetxeko ekintzen egutegia:
Otsaila:
- 25 - Kontzertua: Leni Metal Fest I edizioa (Gamora + Dark Code + Bullets of Misey + 13 lie to die + Dj Leni)
- 26 - Bizikleta martxa: AHTren obrak eta sondeoak ikustera (Goizeko 10etan herriko plazan)
- 26 - Kontzertua: Gitar Heroiak bertsio taldea + Dj Heroiak goizalderarte
- 27 - ZineKluba: Rip: A remix manifest
Martxoa:
- 05 - Aratusteak - Boxeo gaua: Elvis Caino + sorpresa ugari
- 06 - ZineKluba: El octavo día
- 13 - ZineKluba: La escafandra y la mariposa
- 18 - Kontzertua: Gora gora kids! + The Hostile
- 19 - Kontzertuak: Fiachras + Norman (Txapa irratiak antolatuta)
- 20 - ZineKluba: Bienvenido Mr. Chance
- 26 - Gazte eguna
- 27 - ZineKluba: Bailar en la oscuridad
Apirila:
- 02 - Kontzertua: Bizardunak (Txapa irratiak antolatuta)
- 16 - Hip-hop eguna
Maiatza:
- 06 - Kontzertua: Mery May
- 13 - Kontzertua: Guantalamo
- 14 - Kontzertua: Willis Drummond (Txapa irratiak antolatuta)
- 20 - Kontzertua: Moby Dick + Té Verde
- 27 - Kontzertua: Mursego
Ekaina:
- Gaztetxeko 11. urteurren festa