Babesa erakutsi diete Izpuran itxialdian dagoen Aitziber Plazaola bergararrari eta beste zazpi lagunei

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko otsailaren 23a

Bergarako gaztetxean egindako prentsaurrekoan salatu nahi izan zuten zortzi gazte horiek borrokarako apustua egin dutela eta ez daudela bakarrik, euskal gaztedi osoa dela jomugan dagoena. Hori dela eta, antolatutako ekimenetan parte hartzera animatu nahi izan dituzte herritarrak.

Astelehenean Izpuran itxialdia hasi zuten zortzi gaztek; Segiren kontra urrian egindako polizia operaziotik ihes egin zuten gazteek, hain zuzen ere. Tartean da Aitziber Plazaola bergararra.

Babesa eman diete

Zortzi gazte horiei eta bereziki Aitziber Plazaolari euren babesa eman nahi izan zioten atzo Bergarako gaztetxean egindako prentsaurrekoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak