Aitor Borobia bergararrak herritarren aurrean antzeztuko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 18a

Domekan, Bergarako Tartufon Yonunka antzerki taldeak eskainiko duen antzezlaneko protagonistetako bat Aitor Borobia bergararra izango da. 'Ambición' umorezko lana eskainiko dute Borobia, Alex Igartua eta Olatz Ganboak. Antzezlana William Shakespeare-ren testuetan oinarrituta dago, eta clown ukituak izango ditu. 19:00etan izango da emanaldia, eta 6 euro kostako da. Domekakoa izango da lehenengo aldia bergararrak herritarren aurrean parte hartuko duena. Gaur egun Getxoko antzerki eskolan dabil Borobia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak