2010-2020 Plan Estrategikoa, Bergara nolakoa izatea nahi duten zehazteko

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 18a

Bergararen etorkizuna aztertzeko herritarren artean egiten diharduten plan estrategikoak hirugarren bilera-saioa izango du datorren astean. Bilera-saio horiek zuzentzen ari dira Agurtzane Loidi eta Oihana Garcia Elhuyar aholkularitzako kideak. Orain arte egindako saioekin, ondorio batzuk atera dituzte, eta horiek azaldu zituzten Goiena Magazinea-n. Hemen ikus dezakezue elkarrizketa osorik.

Orain arteko bileretan ateratako ondorio batzuk:

  • Bizitzeko tamaina egokia du Bergarak, baina azken urteetako populazioa jaitsierak kezka sortu du.
  • Herriaren kokapena egokia da, aukera berrietarako ate izan daitekeena.
  • Herriaren indargune nagusienetako bat ondare arkitektonikoa da.
  • Herdoiltze-zantzuak sumatu daitezke: herri giroan, herri dinamikan, lidergo gaitasunean, elkarteen alorrean, ekonomian…
  • Elkarlaneko kulturaren falta ikusi da: elkarteen koordinazio eta kohesio falta: ekonomian, hezkuntzan…
  • Euskaltasunak pisu nabarmena du herrian, baina herritarrak arduratuta daude euskararen erabilerari dagokionez.

Beste hiru bilera datorren astean

Otsailak 22, martitzena: Angiozar, Aldaiegia, Aritzeta, Goiazuoa, Elorregi, Arane, San Juan, Ubera, Basalgo, Osintxu, Murinondo eta Elosuko bizilagunentzat.

Otsailak 23, eguaztena: Herriguneko bizilagunentzat.

Otsailak 24, eguena: Labegaraieta, Ozaeta, Zubiaurre, Martoko, San Antonio, Tokieder, San Lorentzo, Zubieta, Poligonoa eta Boluko bizilagunentzat.

Bilera guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak