Udaleko aparejadoreak azaldu du obra baimena eman ahal izateko, "proiektua aurkeztea" eskatu zaiola eskatzaileari.
Udalerriko hirigune historikoan
Kontuan hartu behar da aipatutako eraikina udalerriko hirigune historikoan kokatuta dagoela. Hortaz, begiratokia ordezkatzeko proposamena Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamenduari bidali zion Udalak. Aldundiak eskaeraren aldeko ebazpena eman du, baina ondorengo baldintzekin: "Ordezkapena egin ahal izateko, dagokion proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, elementuaren eta esku hartzearen deskribapen historiko, tekniko eta grafikoa azalduz". Hori guztia kontuan hartuta, Tokiko Gobernu Batzarra osatzen dutenek alkateari proposatu diote: "Dokumentu teknikoa aurkeztutakoan, hala badagokio, udal-baimena ematea".
Begiratokia
Aro modernoko eraikina da Bidekurutzeta 46 zenbakiko Unzeta jauretxea, XVII. mendekoa. Udalerriko hirigune historikoan kokatuta dago, eta babes maila ertaina du.