Debagoieneko landa garapen elkarteak egiten du plastiko bilketan. Hain zuzen, datorren martitzenean egingo dute, eta jasoko dute: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza; belar boletan erabiltzen den plastiko beltza; negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza; eta, negutegiko plastiko zuria. Ugarrixa, granja aurrealdea; Murinondo, trenbide ondoa; eta, San Juan auzoko eliza aurrealdea dira bilketa lekuak. Plastikoak arratsaldez utzi behar dira aipatutako lekuetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.